XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(3-eta 4. mailak)
Zintzarri berritxua.

Musikarik gustatzen al zaizu?, Bai segur asko.

Eta kantaria bera ikusterik gustatzen al zaizu?.

Hori ere bai segur asko, kantazalea baldin bazara.

Ba, Amerikan, Estatu Batuetan, era batera diska entzuteko eta kantaria ikusteko sistema bat atera dute.

Horrela ez da abotsa bakarrik.

Bakoitzak berak nahi duen idoloa ikus dezake diskagailuan.

Belarriak doinuaz gozatzen diren bitartean, begiek kantariaren aurpegia ikusten dute.

Edo ikus dezakete behintzat.

Diska irudiduna.

Horra Ipar Amerikar teknologiaren azken asmakizuna.

Honantz heldu zaigun lehen aldea Elvis Presleyren diska bat da.

Elvis hau pop musikako figurarik handiena zen eta duela bi urte hil zen.

Kantariek ere hil beharra dute, nahizta hilezkortasuna kantatu.

Diska honek rocklari famatuaren eksitu batzu dakartza, baita elkarrizketa bat ere 1956ean grabatua.

Orduan Elvis Presley gazteriaren idolo nagusia zen.

Hemen ez da oraindik horrelako diskarik egiten.

Esaten ari garena Amerikatik inportatua da.

Estatu Batuetan bertan ere ez da gehiegi fabrikatzen horrelakorik.

Izatez, ez omen da zaila, baina bai garestia, eta hori nahiko zailtasun da beste gabe ere.

Zertan datza sistema hori?.

Ba, ez da argazki bat besterik, plastiko transparentez estalia.

Fabrikazioko gauza berri bakarra zera da, alegia, argazki hori diskari berari itsasten, ezartzen zaiola.

Amerikar horiek oraindik gazta ere diskan sartuko digute.

On egin.